Urtzi UV

My blogs

About me

Gender MALE
Location Bilbo
Introduction Urtzi UV, Bilbo, 1977. Titulu zalea ez eta, merituak aipatzen hasteak gutxirako balio: ikusentzunezko komunikazioan, ikasi baino lizentziatu (so sorry), kazetari dihardu, telebistan eta idatzian batez ere. Gainontzean zaletasun bitxiak izan ditu: filmetan indiozale zen txikitan eta orain Afrika, Balkanak edo Kurdistango zintekin gozatzen du, liburuak maite ditu (eta barruan dakartena ere batzutan), eta atlas eta mapetan galduta orduak eman ditzake. Nazioarteko politika ere interesgarri zaio, eta are okerrago, hortik zehar esaten dutenez, etxekoa ere bai. Gaitzerdi bertsoak eta lagunak (sarritan biak batera) dituen munduarekin lotzeko. Ia-ia lortu du aipatu barik uztea, baina idazteko tartea dauka oraindik: berak erabaki barik Europako hegomendebaldeko txoko batean jaio eta espainiar pasaportea eman zioten, munduko herritar izateko ahaleginean ikasi ditu hizkuntza batzuk baina euskaldunak egoskorrak izan eta lortu ezinik dabil. Inoiz euskaldunen artean gustura ikusi duenik ere ba omen da, kontuz beraz.